1.- Nola analiza dezaket karpeta edo fitxategi bakar bat?

Karpetak edo fitxategiak analizatzeko, egin honako urrats hauek:

  1. 1. Titanium Antibirusa 2004ren leihoan, hautatu Analisi sakona.
  2. Orduan, zure ordenagailuko edozein elementu analizatu ahal izango duzu. Zehazkiago, karpeta edo fitxategi bat analizatzeko, Beste elementu batzuk analizatu... aukera hautatu behar duzu.
  3. Karpetak eta Fitxategiak analizatzeko ikonoak erakusten dituen laukia bistaratuko da:

     Karpetak. Gainean klik egiten duzunean, karpeta guztiak biltzen dituen elkarrizketa-koadroa agertuko da. Egin klik bakoitzaren ondoan ageri den kontrol-laukian, analizatu beharreko karpeta gisa markatzeko. Hautatu dituzunean, sakatu Ados botoia.

     Fitxategiak. Gainean klik egiten duzunean, elkarrizketa-koadroa agertuko da; horretan, hauta dezakezu analizatu nahi dituzun fitxategiak zein disko-unitate eta karpetatan dauden. Fitxategi horiek analizatzeko, hautatu besterik ez dituzu egin behar; horretarako, markatu bakoitzaren ezkerrean dagoen laukia. Hautatu dituzunean, sakatu Ados botoia, analizatzen hasteko.